Bazkideen urteroko batzarra egin zuen igandean Lagun Onak Mendi Bazkunak, elkartean. Aurten egin dituzten ekimenen berri eman zuten; oro har, urte ona izan dela zioten. 2005ean ez da aldaketa handirik izango, Maje Larrañagak segitzen du lehendakari. 30 bat bazkide azaldu ziren batzarrera, eta ondoren bazkaria egin zuten. Elkarteko bazkide den Uztarriako kide batek eskertu egin zuen Lagun Onakek aurten Uztarriaren proiektuetan izan duen zerikusia: 'Azpeitiko mendi gida' egitean eta Urola-Kostako Hitzan eragile bezala sartzean.