Elosiagako Santa Luzia jaietako egunik bereziena ospatzen ari dira gaur. Goizeko suziri eta kanpaien ostean, meza eta bazkaria eduki dute Elosiagatarrek. Añotan bazkaldu eta ondoren erromeriarekin alaitu dute giroa. Festei amaiera emateko suziriak botako dituzte.