Peñagarikano bikoteko txapelketan

Uztarria.eus 2005ko urt. 24a, 13:02

Kepa Peñagarikano pilotariak Beloki ordezkatuko du gaueko pilota partidan eta Bengoetxea VI.rekin osatuko du bikotea. Aurkariak Titin III eta Barriola ziren izatekoak, baina aurrelariak, ezker eskuan min duelako, ez du jokatuko eta haren ordez Eugi arituko da. Txapelketako lehen faseko azken partida da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide