'Urola Kostako Hitza' egunkariak aurten ere bi zatitan hartuko ditu oporrak, eta orain hartu du aurrena. Gaurtik (asteartea) hilaren 31 bitartean ez da argitaratuko; beraz, apirilaren 1ean itzuliko da etxeetara. Azpeitian 2.200 ale banatzen dira egunero. Jasotzen ez duenak, hotsegin dezala 943 30 43 46ra.