Gaur (zapatua) goizeko 02:15ean iritsi da Garikoitz Etxeberria "Kafe" Azpeitira, eta zuzenean Orkatzera joan zen, ongietorri xumea prestatua ziotelako. 60 bat lagun zituen han zain. Zintzilik zen bere argazkia kendu zuen Kafek, eta Jokin Urangak bi bertso eskaini zizkion. Kafek berak hitza hartu zuenean (argazkian), denei eskerrak emateaz gain, ez daudenak gogoratu zituen. Gaur izango da plazan ongietorri ekitaldia, 19:00etan. Informazio gehiago