300 gazte Euskal Jolasen azken jaialdian

Uztarria.eus 2005ko api. 15a, 18:48

Kutxak antolatuta, DBH3 eta DBH4 mailako 300 gaztek Euskal Jolasen azken jaialdian parte hartu zuten, atzo (osteguna), Izarraitz pilotalekuan. Azkoitia, Zumaia, Villabona, Bergara, Lazkao, Elgoibar, Usurbil, Ordizia, Anoeta, Errenteria, Oiartzun eta Donostiatik etorri ziren parte-hartzaileak. Xiban, sokatiran, arraunean, lokotx biltzen eta abar aritu ziren gazteak goiz osoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide