Maiatzaren 29an izango da aurten Xoxoteko eguna. Garai batean ospetsua zen Xoxoten egiten zen erromeria, eta baita gailurraren inguruan egiten ziren asto karrerak ere. Erromeria Azkoitiko partean egiten zen, Azpeitikoan debekatuta izan zen eta. Aspaldiko garaiak dira horiek, eta ez dute gaur egungoekin zerikusi handirik. Xoxoteko eguna ere asko aldatu da. Esate baterako, ez da astorik ikusten han goian. (Uztarria aldizkariko azken zenbakitik hartutako argazkia da).