Euria traba azokarako

Uztarria.eus 2005eko maiatzaren 17a

Nahikoa lan izan du azokara hurbildu denak, euri dela eta: esku batean, aterkia, bestean poltsak, dirua ezin atera eta lurrean ezin utzi ezer busti-bustia dagoelako. Saltzaileek ere behar baino lan gehiago hartu dute, aterpea sortzeko. Maiatzean, oraindik ere, euriak zarra-zarra jarraitzen du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide