Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik, baina denboralea da bi herrien artean ia ezer egin ez dela. Azpeitiak Ipar Euskal Herriko beste herriekin ez du harremanik. Ez da Hazparneren kasua. Izan ere, Lapurdiko herri horretako Ikastolakoak Pasaia-Lezo Ikastolakoekin harremanetan dira azkeneko urteetan, eta hainbat irteera egiten dituzte. Azkena (argazkian; 'Oarsoaldeko Hitza'-k utzia), orain dela bi asteburu. Irati basoan izan ziren.