1.040 gramoko amuarraina

Uztarria.eus 2005ko eka. 18a, 14:50

Arrantzale gaztetxoen koadrila bat Uztarriara etorri da gaur eguerdian (ekainak 18) "amuarrain handi bat" harrapatu dutela esanaz. Urola ibaian, Enparan Dorretxearen atzean arrantzuan ari zirela eta batek, Alex Margüellok, harrapatu duela. Lagun baten etxera eraman dute pisatzera, 1.040 gramokoa da amuarraina. Goiko argazkia atera eta atzera berriro ibaira joan dira, beste amuarrain handi batzuk badaudela han eta haietakoren bat harrapatzeko asmotan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide