Tenis txapelketako emaitzak

Uztarria.eus 2005ko eka. 20a, 13:52

Zapatuan jokatu ziren Azkoitiko XIII. Tenis Irekiko finalak, eguzki galdatan jokatu ere. Gazteetan Haritz Garmendia irabazi zuen Markel Aranberriren aurka 7-6 6-3 eginez. Helduetan, Agustin Quintana izan zen garaile Gorka Mendiolaren aurka 6-4 6-1 emaitzarekin. Bikoetan ere aurreko biek osatutako bikoteak irabazi zien Asier Oiartzabal eta Angel Ainzibururi 6-4 6-0 eginez. Nesketan Jaione Aramendi izan zen irabazlea 6-1 6-1 irabazi ondoren Josune Iarzari.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide