San Joan jaiak Urrestillan

Uztarria.eus 2005ko eka. 23a, 20:19

Gaur, osteguna, 15:30ean eraitsi dute urrestildarrek lizarra Azpeitia eta Errezil arteko mugan. 25,2 metroko zuhaitza da, nahiz eta 0,8 metro kendu dizkioten iluntzean igotzeko prestatzerakoan. "Lizarra ipurdi aldetik pixkat okerra zen eta gero altxatzeko orduan alde handia egoten da", zioen Andres Aizpuruk. Gaur hasiko dira Urrestillan San Joan jaiak, 20:00etan poteo herrikoia egingo dute, ondoren txupinazoa eta herri afaria eta 23:00etan ekingo diote Urrestilgo gazteek San Joan arbola altxatzeari.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide