Azpeitiko Urola trenaren geltokia moto-zaleen geltoki bihurtu zen maiatzaren 14an. Kutxako langileek bi egun iraun zuen moto irteera antolatu zuten, eta Gipuzkoan barrena ibili ziren. 76 motoen gainean 119 lagun etorri ziren Zarauztik Azpeitira, eta ondo bazkaldu ondoren, Tolosaldera abiatu ziren. Argazkian, Urola trenaren geltoki zaharra motoz beteta. (Uztarria aldizkariaren ekaineko zenbakitik ateratako argazkia)