Astearte goiza, euria goian-behean eta jendea karroa hartu eta erosketak egiten ari da azokan. Ez dago girorik kalean berriketan aritzeko, baina argazkiko gizonek topatu dute txokoa horretarako: udaletxeko arkupeak. Han egunero biltzen da jendea lagunartean egoteko, eta astearte hartan ere gizonezko pila bildu ziren eguneroko gora-beherez hitz eta pitz egiteko. Argazkia Uztarria aldizkariaren azken zenbakitik hartutakoa da. Informazio gehiago