Aitonenako batzordeak antolatuta herriko jubilatuak 08:30ean abiatu dira Iruñara han eguna pasatu asmoz. Goizean Foru Ibilbidean hartu dituzte autobusak eta iluntzeko 9etan bueltatuko dira herrira. Herriko txikienek ere izan dute San Ferminak gozatzeko aukera, baina herrian bertan. 11:00etan txupinazoa Sindikatu Zaharreko balkoitik bota dute eta ondoren entzierroa izan dute. Entzierroa Eliz kaletik jaitsi, Erdi kaletik igo eta Frontoin Txikian amaitu dute. Han jaialdia zuten. Informazio gehiago