Bruesak 91-89 irabazi dio Cantabriari, Azpeitian

Uztarria.eus 2005eko abuztuaren 31

Iraurgi Saskibaloi Elkarteak antolatuta, atzo (abuztuak 31) Bruesa Gipuzkoa Basket eta Lobos Cantabriak lagunarteko partida jokatu zuten Azpeitiko kiroldegian, eta Bruesa Donostiako taldeak irabazi zuen: 91-89. Bruesa abuztuan Azpeitian ibili da entrenatzen, denboraldia prestatzen. Atsedenaldira ere aurrea hartuta heldu zen: 44-43. Argazkian, partidako une bat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide