Firin Faran-ek saio berezia egingo du gaur, astelehena (22:20, ETB1), bizkartzainekin bizi diren sei lagunei buruzko erreportaia eta mahai-ingurua botako duelako. Itzalpean, nire bizitza haien eskuetan izango da dokumentala. Besteak beste, Ramon Etxezarreta Donostiako Udaleko PSE-EEko zinegotzi urrestildarraren testigantzak jasoko dituzte.