Uztarria Kultur Koordinadorak antolatutako IV. Kulturaldia aurrera doa, eta asteburu honetan ere ekitaldiak izango dira. Gaur gauean, urriaren 28an, Beñat Lizaso eta Haritz Etxeberria 'Ministro' bertsolarien eta Haritz Unanue, Aitor Bengoetxea 'Ondarru' eta Ekaitz Garmendia musikarien emanaldia izango da 22:30ean, udaletxe azpiko arkupetan.