Espainiako Auzitegi Nazionalak gaur (ostirala) atera du 18/98 auziko autoa, eta azaroaren 21ean hasiko da epaiketa. 59 lagun epaituko dituzte kasu horretan, baina, azken batean, Euskal Herriko erakundeen kontrako eraso judiziala zabalagoa da, eta beste dozenaka lagun ere inputatuta daude. Haien artean, lau azpeitiarrak dira: Eneko Etxeberria eta Mikel Azkune ('Egunkaria' auzia), Miren Odriozola (Udalbiltza) eta Garikoitz Etxeberria 'Kafe' (Jarrai-Haika). Argazkian, Mariano Ferrer, urte hasieran 18/98+ taldea aurkeztu zutenean. Informazio gehiago