Eizmendi eta Odriozola, 'Egunkaria'-ren kontrako epaiketaren kontzentrazioan

Uztarria.eus 2005ko aza. 16a, 14:05

Datorren ostiralean 'Egunkaria auziko' auzi-saioa egingo da Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Epaiketarik ez egiteko eta auzia artxibatzeko eskatuz, gaur (asteazkena) kontzentrazioa egin da Andoainen, eta jende asko bildu da. Haien artean, Azpeitiko alkate eta EAJ-EAren Udabiltzako lehendakari Julian Eizmendi eta 19/98+ kasuan inputatutako Miren Odriozola ezker abertzalearen Udabiltzako kidea eta Habeako udal ordezkaria. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide