Aimar Irigoienen aita hil da

Uztarria.eus 2005ko abe. 18a, 14:30

Aimar Irigoien harri-jasotzaile errezildarraren aita Joxe Mari hil zen atzo (zapatua), bihotzekoak jota, lanean zela. Aita ez ezik, lankide ere bazuen (Aimar igeltsero hasi zen harekin oraintxe dela pare bat urte), baita harri-jasotzean laguntzaile ere, osaba batekin batera. Uztarria herri aldizkariak 2003ko ekainean erreportaia egin zuen kirolariarekin, haien baserrian, gurasoak hantxe zirela. Gaur izango dira Joxe Mari Irigoienen hileta elizkizunak 18:00etan Errezilgo San Martin parrokian. Argazkian, Aimar aitarekin proba batean. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide