Gaur eguerdian (asteazkena, Santo Tomas eguna) eman du Udalak 2005eko azpeitiar kirolaririk onenaren saria, eta Xabin Aranaga lasterkalariak irabazi du. Irailaren 3an, Donostian, Beteranoen Munduko Txapelketa jokatu zen eta Aranagak maratoian bere mailan (35-40 urtekoen artean) urrezko domina irabazi zuen, eta sailkapen orokorrean bigarren izan zen. Argazkian, gaur eguerdian, udaletxean, Kandido Mitxelena Kirol batzordeburua, Xabin Aranaga sariarekin eta Julian Eizmendi alkatea. Informazio gehiago