Santa Luzia Eguna ospatu dute Elosiaga auzoan

Uztarria.eus 2005ko abe. 14a, 16:05

Elosiaga auzoan Santa Luzia Eguna ospatu zuten atzo (abenduak 13). Egunari hasiera suziri eta kanpai hotsekin eman zioten. Gero meza izan zuten baselizan; jende asko joan zen mezatara. Ondoren, trikitilariek alaituta hara joandako guztientzat hamaiketakoa prestatu zuten auzotarrek. Urtero ohi bezala, auzoko jubilatuek AƱota sagardotegian bazkaldu eta erromeria izan zuten. Argazkia hau, bazkarikoa da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide