122 bikote musean!

Uztarria.eus 2006ko urt. 3a, 18:44

Bada afiziorik muserako, bai. Izan ere, Urte Zahar egunez Lagun Onak mendizaleetan 122 bikote aritu ziren musean! Orain arteko marka. Bukaerara iritsi zirenek, denera bost ordu pasan jardun zuten jokoan. Iñigo Uria loiolatarra eta Jose Luis Iraeta azkoitiarra izan ziren irabazleak (argazkian, txapelarekin, hurrenez hurren). 750 euro, oroigarriak eta txapelak jaso zituzten. Bigarren, Haritz Otaño eta Mikel Lizarralde aizarnarrak izan ziren (biak ere argazkian, hurrenez hurren). 475 euro eta oroigarriak eskuratu zituzten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide