'Otsobeltz'-ez ETB1en gaur gauean

Uztarria.eus 2006ko urt. 11a, 16:09

ETB1eko 'Bertatik Bertara' saiokoak Azpeitian izan dira gaur (asteazkena) goizean, 'Otsobeltz' liburu berriaz erreportaia egiten (gaur botako dute, 20:55-21:55ak bitartean). Andoni Salegi da liburuaren egilea eta harekin egon dira ETBkoak, baita Uztarria Kultur Koordinakundeko ordezkari batekin ere (Uztarria izan da argitaratzailea). Argazkian, erreportaiko une bat. Bestetik, gaur, 'Berria' egunkarian 'Tartea' gehigarrian, bi orrialde datoz liburuaz. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide