'Gazte Problematika' izeneko zikloari bukaera emateko Gazte Eguna egin zuten larunbatean (hilak 18) Gaztetxean. Goizean, 60 lagun inguru bildu ziren eztabaiden ondorioak baloratzeko. Gazteei eragiten dien hainbat gai landu dituzte Gaztetxean, eta horrela, herriko gazteen egoeraren inguruko diagnosia egin nahi dute. Eguerdian bazkari herrikoia egin zuten, eta ehundik gora lagun elkartu ziren. Arratsalde partean kalejira egin zuten, eta kontzertuarekin bukatu zuten eguna.