Loiola, Azkoititik gertuago?...

Uztarria.eus 2006ko ots. 3a, 19:44

Argazkiko seinaleak Azpeitia sarreran daude, Eskuzta aldean, eta ez dago tranparik eginda; halaxe daude, eta aspalditik. Hau da, horien arabera, Loiola gertuago dago Azkoititik (kilometro erdira baino ez), Azpeititik baino. Eta, batek daki, seinaleek diotenaz baliatuz, igual eskatuko dute batzuek San Inazio bera Loiolan Azkoitia aldera begira jartzeko... Argazkia, Uztarria herri aldizkariaren otsaileko zenbakiko 'Ikustekoa!' atalean dago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide