Aurrera doaz alde zaharrako berritze lanak. Enparan kaleko lanak ia bukatuta daude, eta orain, Plaza Txikian hasi dira langileak lur zulaketak egiten. Autoentzako bidea moztuta dago eta Erdi kalean autoak karga-deskargarako bakarrik sartu daitezke. Plaza Txikian oinezkoentzako soilik dago bidea.