Plaza Txikiko zoru guztia altxatuta dago, lur azpiko azpiegiturak berritzen ari direlako, baina gero lurzoru berria jarriko dute, Enparan kalean egin duten bezalaxe. Inauterietarako Plaza Txikian ireki diren zuloak estali egingo dira, eta zabalik egongo da, bai oinezkoentzat eta baita autoentzako ere. Orain, Plaza Txikia autoentzako itxita dago, eta autoek ezin dute ibili Eliz kalean, Erdi kalean eta Enparan kalean.