Hazparnen 500 lagun Aberri Egunean

Uztarria.eus 2006ko api. 12a, 16:11

Aberri Egun bateratua deitu zuten Hazparneko hainbat gaztek, alderdietatik at, eta arrakastatsua izan zen, 500 lagun bildu zirelako. Preso politikoak gogoan izan zituzten, Ipar Euskal Herrian euskara ofiziala izatea eskatu zuten eta Euskal Herria nazioa dela esan. Argazkian, Hazparnen bildutakoak lehengo igandean, bazkaltzen. Azpeitia, Lapurdiko herri harekin senidetuta dago 80ko hamarkada hasieratik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide