Urrestillako lagunek gonbidatuta, joan den asteazkenean Irujo (argazkian ezkerrean) eta Eulate (eskubian) pilotariak Urrestillako Ana Mari tabernan izan ziren, afaltzen. Lagunarteko afariaren bukaeran urrestildarrek bi pilotariei egurrean tailatutako pilotaleku eta txapel bana oparitu zizkieten, eta Irujok elastikoa eman zien urrestildarrei.