Atzo, osteguna, Azpeitiko Emakume Taldeak eta Bilgune Feministak antolatuta, Mª Luz Estebanek hitzaldia eman zuen Sindikatu Zaharrean. 'Emakumeak gainerakoak zaintzera behartuta jarraitzen duten bitartean, ez da berdintasunik egongo', ideiaren inguruan hitz egin zuten hitzaldira joan zirenek. Maiatzaren 4rako 'Emakumeen lan baldintzak gaur egun' bideo emanaldia eta hitzaldia antolatu dute bi taldeek.