Zubitik zubira...

Uztarria.eus 2006ko api. 7a, 18:07

Amuko zubi zaharretik Martxialeneko zubi berrira; garai zaharretatik modernitatearen arora. Amuko zubi txikia lehen ere fabrika eta zikin tartean zegoen galduta, eta orain, gainera, ondoan egundoko zubia egin diote. Gero eta txikiagoa ikusten da zubi txikia, gero eta gutxiago pintatzen du inguruan. Behin Eusko Alkartasunak proposatu zuen onena Amuko zubia Loiola aldera eramatea izango dela... Argazkia, Uztarria herri aldizkariaren apirileko zenbakiko 'Ikustekoa!' atalean dago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide