Atzo, osteguna, aurkeztu zuten 'Euskal Herriko Emakumeen eskubideen gutuna' egitasmoa. Euskal Herriko emakume talde ezberdinek hemendik urrira bitartean zehaztuko dituzte gutun horren nondik norakoak. Denbora honetan, gutunaren edukiaz eztabaidatu eta ekarpenak egin ahal izango dira herrian, maiatzean eta ekainean. Aurkezpenean, jende ugari bildu zen.