Mendizabal eta Uzkudun irabazle Elosiagako apustuan (ikusi argazkiak)

Uztarria.eus 2006ko mai. 15a, 15:28

Larunbat (hilak 13) arratsaldean 1.500 lagun inguru bildu ziren Elosiaga inguruko zelaian, Azpeitiko lau gaztek -Uraitz Iturzaetak eta Jon Belokik Martin Mendizabalen eta Iñigo Uzkudunen kontra- jokatu behar zuten apustua ikustera. Egin beharreko lana, aizkoran bost kana-erdiko ebaki eta ordubete osatu arte segan txanda librean aritzea zen. Aizkoran Beloki eta Iturzaeta aurretik aritu baziren ere, azkenengo enborrean Mendizabal eta Uzkudunek aurre hartu zien. Segan alde handiagoa nabaritu zen. Izan ere, Mendizabalek eta Uzkudunek 3.581 kilo moztu zituzten; Iturzaetak eta Belokik, berriz, 2.767,5 kilo. (Argazkiak: Iñaki Aiertza) Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide