Maider Egiguren herrian da

Uztarria.eus 2006ko eka. 24a, 13:38

Gaur (zapatu) goizeko 2:00ak inguruan iritsi da Maider Egiguren Azpeitira. Lagunak eta ezagunak zain zituen Erdi kalean, Orkatz aurrean. Egiguren kotxetik jaitsi denean, jendea txaloka hasi zaio. Kalearen barrenetik Orkatz aurreraino jendea aldamenetan zegoen ikurrin eta banderekin Egiguren ikusteko zain. Orkatz aurrean aurreskua egin diote, eta gero barruan lagunarteko ongi etorri txiki bat. Besteak beste, bere argazkia kendu du Egigurenek. Argazkian, Orkatzen. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide