'Hi sen bat' taldea irabazle Emakumeen I Futbol Txapelketan

Uztarria.eus 2006ko eka. 26a, 18:30

Ekainaren 24ean, larunbatean, jokatu zen Emakumeen I. Futbol Txapelketako finala. Hi sen bat taldeak (argazkian gorriz) irabazi zuen partida. Hain zuzen ere Beteranak taldeari irabazi zion, 2-0. Txapelketa ekainaren 10ean hasi zen, eta 16 taldek hartu dute parte lehenengo edizio honetan. Argazkian, Alaitz Badiola, Sorkunde Garate, Maria Goñi ta Lorea Landa. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide