Lapatx zabortegiaren sarreran Kontsumo Iraunkorraren Gela egin dute, eta atzo (hilak 8) inauguratu zuen Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak. Argazkian, Manuel Unanue Azpeitiko Udaleko EAko bozeramailea, Luis Mari Oiarbide Ingurumeneko Foru diputatua, Julian Eizmendi Azpeitiko alkatea eta Mankomunitateko lehendakaria, eta Esther Larrañaga Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburua, ingurumen hezkuntzarako ekipamendu berriaren inaugurazioan. "Honen asmoa kontsumoan oinarritutako gizarteak ingurumenean daukan eragina erakustea da, eta guztion sentsibilizazioa lortzea".