Sanferminetan izan dira Aitonenakoak

Uztarria.eus 2006ko uzt. 14a, 13:48

Aitonena Jubilatuen Elkarteak antolatuta, atzo (hilak 13) 114 lagun bi autobusetan joan ziren Iruñera. Goizeko 08:30ean atera ziren Astotegitik. San Fermin jaietan egunpasa egin eta festa giroan murgilduta ibiltzeko asmoa eraman zuten beraiekin. Larunbatean, urteroko usadioari jarraituz, jubilatuak Xoxotera joango dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide