Aste honetan hainbat aldarrikapen egin dituzte herrian euskal presoen izaera politikoa eta eskubideak aldarrikatzeko. Asteazkenean, autobus bat gelditu zuten eta hainbat lagun gainera igo ziren pankarta bat jartzera. Gaur, ostirala, Iñaki de Juana presoa ere gogoan izan dute. De Juanak 40 egun bete ditu gose greban. Hori dela eta, eguerdian Loiola 91 parean bidea itxi dute haren egoera salatzeko.