Odol emaileei omenaldia

Uztarria.eus 2006ko urr. 23a, 17:56

Eskualdeko odol emaileek urteroko batzarra egin zuten larunbatean, Zarautzen. Meza ospatu zuten, hildako odol emaileen oroimenean. Ondoren, Xabin Urlezai Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko zuzendari nagusiak bertan bildutako guztiei eskerrak eman zizkien, emaile izateagatik. Gainera, emaileei intsigniak eta diplomak banatu zizkieten. Argazkian, Azpeitiko odol emaileak, euren diplomekin. Bukatzeko, bazkaria egin zuten emaile guztiek. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide