Xabin Aranagaren arrazoi sentimentalak

Uztarria.eus 2006ko urr. 3a, 14:23

Xabin Aranagak zapatuan seigarren egin zuen 100 kilometroko proban. Atzo, astelehena, Euskadi Irratiko 'Arratsaldekoa' saioan adierazi zuenez, "azkeneko urtean nire bi lagun-min hil dira (Jexux eta Juan Mari) eta haiei eskaini nahi nien proba. Arrazoi sentimentalek pisu handia izan zuten horretan, baita proba hau prestatzeko garaian ere". Argazkia, larunbatean (irailaren 30ean) Santa Cruz de Bezanan (Kantabria, Espainia) ateratakoa da. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide