Bertso Parrandan, Mak taldea aurrera

Uztarria.eus 2006ko aza. 13a, 17:43

Bertso Parrandako bigarren kanporaketa saioa jokatu zen ostiralean (hilak 10), Azpeitiko Txarrantxa tabernan, Bax (Beñat Lizaso, Aitor Zinkunegi eta Josu 'Xenpelar') eta Mak (Aritz Etxeberria, Ander Urbieta eta Eneko Ibarguren 'Kurku') taldeen artean. Txarrantxa bertsozalez bete-bete egin zen eta bertsolariek animo faltarik ez zuten izan. Azkenean, Mak taldekoak izan ziren irabazle, eta Bertso Parrandan aurrera egingo dute. Saioa bukatu ondoren, Beñat Lizasok eta Aritz Etxeberria 'Ministro'-k bertsotan jarraitu zuten, entzuleek hala eskatuta. Bertso Parrandako hurrengo kanporaketa saioa ostiralean (hilak 17) izango da, Azkoitiko Zurt tabernan, 23:00etan, Jolin eta Zaharrak taldeen artean. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide