Jolin sailkatu da Bertso Parrandan

Uztarria.eus 2006ko aza. 20a, 17:24

Leporaino bete zen Azkoitiko Zurt taberna ostiralean jokatu zen Bertso Parrandaren kanporaketa ikusteko. Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatzen duen lehiaketaren saio honetan, maila ona erakutsi zuten bertsolariek. Jokin Urangak, Lide Rekondok eta Nekane Zinkunegik osatzen duten Jolin izeneko taldeak irabazi zuen kanporaketa eta honenbestez, abenduan jokatuko diren finalerdietara pasatu da. Zaharrak taldeak (Josu Azpillaga, Eduardo Kaminburu eta Joxin Iturrioz) maila ona erakutsi zuen baina ezin izan zuen beste hirukotearen maila gainditu. (Informazio gehiago Erniarraitz Bertso Elkartearen blogean) Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide