Neskak taldea parrandan onena

Uztarria.eus 2006ko aza. 5a, 15:43

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen Bertso Parranda ostiralean (hilak 3) abiatu zen, Orkatz Kultur Elkartean egindako kanporaketarekin. Neskak eta Txanboiek taldeak aurrez aurre aritu ziren. Kanporaketa Leire Ostolaza, Eneritz Arzallus eta Eneritz Artetxek osatutako Neskak taldeak irabazi zuen. Hurrengo saioa azaroaren 10ean (ostirala) izango da, Txarrantxa tabernan, eta bertan Bax eta Mak taldeak ariko dira. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide