103 urte beteko ditu gaur (abenduak 15) Valentina Urangak, OƱatz bailaran Zabaleta baserrian bizi den amamak. Horrenbeste urte harrapatzeko sekretua, "lan asko egin izana, ondo jan izana eta fede asko edukitzea" izan dela esaten du berak. Urangaren sendia, urtebetetzea ospatzeko, Zabaleta baserrian elkartuko da gaur afaltzeko.