Bi arrautza batean!

Uztarria.eus 2006ko abe. 11a, 18:53

Ez da muntaia. Arrautza handi hori benetakoa da eta, kinderrak izaten duen bezala, horrek ere sorpresa izan zuen. Badiolegi baserriko oiloek beti egin izan dituzte arrautza handiak, baina azaroaren 12an oilategian jaso zuten arrautzak marka guztiak hautsi zituen: kilo laurden pisatu zuen. Arrautzak barruan sorpresa zeukan, beste arrautza oso bat zuelako, azal eta guzti. Hamaika ikusteko jaioak gara! Argazki hau, Uztarria herri aldizkariko abenduko zenbakian atera zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide