Danborradako taldeentzat marrak pintatzen

Uztarria.eus 2007ko urt. 16a, 17:51

Danborradako taldeentzat Enparantza Nagusian tarteak pintatzen ari dira. Hori dela eta, plaza itxita dago eta ezin da bertan aparkatu. Enparantza Nagusian talde bakoitzak bere tartea du, eta horretarako marra hori batzuk pintatzen dira lurrean. Aurten, gainera, marra gehiago pintatu beharko dituzte, Izarraitz Txoko taldea berriarena. Aurten lehenengoz danborradan parte hartuko du talde honek. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide