Zubiolako langileen elkarretaratzea Garikoitz Etxeberriaren alde

Uztarria.eus 2007ko urt. 23a, 18:58

Gaur (asteartea) eguerdian Zubiolako langileek elkarretaratzea egin dute Azkoitiko Eroski aurrean (argazkian), euren lankide den Garikoitz Etxeberria ‘Kafe’-ri "babesa" emateko. Espainiako Auzitegi Gorenak ‘Kafe’ atxilotzeko agindua eman zuen Jarrai, Haika eta Segi “erakunde terroristak” direla ondorioztatuta. Zubiolako langileek “benetako justiziatik urruti dagoen epai honekin duten desadostasuna eta haserrea” adierazi nahi izan dute. “Sufrimenduarekin amaitzeko garaia da. Bakerako garaia da eta, elkarrizketa lanabes hartuta, euskal herritarren borondatean oinarritutako konponbidea” lantzearen beharra gaineratu dute. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide