Helduen danborradako lehen entsegua

Uztarria.eus 2007ko urtarrilaren 10a

Atzo, asteartea, abiatu ziren danborradako lehen entseguak. Jende ugari hurbildu zen Izarraitz pilotalekura San Sebastianetako doinuekin danborrak astintzera. Hurrengo entseguak hilaren 11an, 16an eta 18an izango dira 21:00etan. Bestalde, larunbatean pilotalekuan ospatuko den jaialdirako azken entsegua ostegunean izango da 20:30ean. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide